Gaur eta bihar, jaia izango da nagusi Asteasuko Elizmendin. Obaneuke taldeak jarriko ditu trikiti doinuak gaur iluntzean tea parrillada eta barrikotea egingo dira eskolako aterpean. Zezen suzkoa ere izango dute gaur, 22:30etan hasita.
Bihar, 11:00etan jarriko da martxan egitaraua, haurrentzako herri kirol saioarekin. Meza ondoren hamaiketakoa eta toka txapelketa egingo dituzte. Arratsaldean, herri kirol saioa egingo dute, Arabako Badaiotz taldearekin eta buruhandiak ere aterako dira. Iluntzeko 20:00etan, Ximon igotzearekin batera, amaitutzat emango dira aurtengo Santakrutzak.