"Mundu bat Asteasun" egitasmoaren etorkizuna erabakitzeko premiazko bilera deitu du Udalak

Aiurri 2024ko mai. 6a, 07:00

Asteartean, maiatzak 7, arratsaldeko 19:00tan bilera-irekia egingo dute udaletxean. Etorkizunari begira, taldean erabakiak hartzeko bilera da

Udalaren oharra:

Pilar Legarra alkateak eta Axi Baglietto teknikariak jakinarazi dutenez, bide emankorra egin da orain arte eta gauza asko lortu dira. Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker sortu zen proiektu hau eta honekin jarraitu ahal izateko berriro egin behar da eskaera. Horretarako ordea, erabakiak taldean hartu behar direla adierazi du Legarrak, eta ez udalak bere kabuz. Horregatik, ahalik eta herritar gehienak bilerara batzeko deia luzatu da. ​

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!