Xirimiri taldeak urteko bigarren irteera antolatu du maiatzaren 12rako. Honako ibilaldia egingo dute: Altzuruzelai – Kortaberri baserria – Alzola – Urruztumeko punta – Pagoetako gurutzea – Lizarra – Sagastizabalgo elurzuloa – Azpitarteko harrobia – Herniotxiki – Altzuruzelai mendi itzuli zirkularra
08:15etan abiatuko da taldea, Asteasuko plazan eta 4:30- 5:30 inguruko ibilaldia izango da.
Ibilaldiaren ondoren bazkaria Santa Marina elkartean. Bazkarirako izena emateko bidali Whatsapp mezua 610 612 798 zenbakira, ostirala baino lehen.