'Europa, migrazioak eta estremismoa' solasaldia, ostiralean Asteasun

Ainhoa Gil 2024ko mai. 22a, 10:32

Solasaldia izango da ostiral honetan Asteasun. 'Europa, migrazioa eta estremismoa' izenburupean, hiru hizlari arituko dira: Karlos A. Castilla Juarez eta Nieves Arrese, Nadir Gutierrez arituko zaie moderatzaile lanetan. 18:30etan emango zaio hasiera, udaletxeko ikuskizun aretoan. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Pompeu Fabra Unibertsitateko Giza Eskubgideetako irakaslea eta Kataluniako SOS Arrazakeria Batzordeko kidea da Karlos A. Castilla Juarez. EHUko Administrazio Zuzenbidean, atzerritasunean aditua da Nieves Arrese.  Nadir Gutierrez, bestalde, gizarte langile nahiz esku hartze sozialeko teknikaria da.

Aniztasunaren hilabetea ospatzen da maiatzean eta, horren barruan antolatulatutako ekimena da honakoa. Gazteleraz izango da solasaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!