'Emakume afrikarrak, inspiratzen duten emakumeak' erakusketa

Ainhoa Gil 2024ko maiatzaren 25a

Aniztasunaren hilabetea da maiatza.Horri lotuta, emakume afrikarren inguruko erakusketa antolatu dute Asteasun. Erakusketa ikusgai izango da Kultur etxean, maiatzaren 27tik 31ra. Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 18:30etara egongo da zabalik eta ostiralean 11:00etatik 13:00etara. Maiatzaren 28an, gainera, bisita gidatua egingo da erakusketara, Divinas elkartearen eskutik. 18:30etan hasiko da saio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!