Josebe Blanco Alvarezek (Salceda de Caselas, Galizia, 1973) mintzaldia egin zuen Eneko Egibar albaitariarekin batera, eta Aitor Usandizagak zuzenduta, Asteasun, maiatzaren 10ean. Blanco Antzuolako lurretan kokatzen den Pikuñeta baserrian bizi da eta artzaina da. Gaztagilea da ogibidez, eta ahal duenean idazlea eta aktibista. Bada, kaleratu berri duen Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua aurkeztu zuen.