Santamañak, aurtengo egitaraua

Aiurri 2024ko uzt. 2a, 14:50

Egitaraua

Uztailak 13, larunbata

Santamaña V. Orientazio Proba Herrikoia

16:30, Proba luzea (Gehienez 3 ordu).

17:30, Proba motza (Gehienez 2 ordu).

Izen-ematea proba hasi baino ordubete lehenago egin ahal izango da, ermitaren inguruan.

 

Uztailak 14, igandea

Santamaña XXII. Kros igoera

Asteasuko plazatik, Santamaña ermitara

Izen-ematea: www.rockthesport.com. 7 euro.

Info gehiago: 630 291 248.

 

Uztailak 18, osteguna

11:00 Meza nagusia

Ondoren, Hamaiketakoa.

13:00 Txupinazoa

Jarraian, Auzotarren arteko herri kirolak.

Ondoren, Bertsolariak

Irazu eta Peñagarikano. Trikitilariak: Izer, Alabier eta Lutxurdio.

17:30, Kalejira

Gauean, Izer, Alabier eta Lutxurdio.

 

Uztailak 19, ostirala

22:00 Santamañako XXVI. Mus Txapelketa

21:30-21:50, Izen-ematea. Orduz kanpo ez da izen-ematerik onartuko eta bikoteko kide batek, gutxienez, herritarra izan behar du.

 

Uztailak 20, larunbata

12:00 Haur jolasak

14:00 Herri bazkaria

19:00 Bertso saioa

Maialen Lujanbio, Juan Jose Eizmendi “Loidisaletxe” eta Julio Soto.

Gai-jartzailea: Oibar Olano.

Arratsaldean eta gauean, Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.

 

Uztailak 21, igandea

12:30 Meza nagusia

13:30 Toka Txapelketa

Ondoren, Trikitilariak: Laja II eta Lutxurdio.

17:30 Gazteen harri-tira saioa

Arratsaldean eta gauean: Laja II eta Lutxurdio trikitilariak.

Tranpazuloren jaitsiera

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!