Xehetasunak
Derrigorrezko da ura eramatea eta mendiko arropa eta oinetako egokiak janztea. Izen-ematea, proba hasi baino ordubete lehenago egingo da. Prezioa 5 eurokoa da, eta gaztetxoen kasuan 3. Proban lortuko den dirua Aspanogi elkartera bideratuko da.
Proba luzea: 16:30ean hasita, eta gehienez 3 ordu.
Proba motza: 17:30ean hasita, eta gehienez 2 ordu.
Taldeak
1-5 pertsona bitarteko taldeak. 12 urtez beherakoek heldu batez lagundurik parte hartu ahal izango dute. Proba amaieran anoa postua ipiniko dute Santa Marinan, parte-hartzaile guztientzat.