Santamañako orientazio probaren V. edizioa egin dute

Ainhoa Gil 2024ko uzt. 13a, 18:56

85 parte-hartzaile inguru izan ditu gaurko orientazio probak. Taldetan banatuta eta mapak eskuan hartuta, marka ezberdinen bila abiatu dira. Santamaña ermitaren inguruan izan dute abiapuntua eta baita helmuga ere.

Izena emateko garaian, bi aukera ezberdin zeuden: bi orduko proba eta hiru ordukoa. 16:30etan abiatu dira proba luzekoak, ordubete beranduago motzekoak. Lagunartean, familian, lehiatzeko prest eta arratsalde ederra pasatzeko helburuz, giro ederrean abiatu dira. Itzuleran, elkarrekin meriendatu eta oparitxo bana jasoko dute parte-hartzaileek.

Izen-emateetatik lortutako dirua Aspanogi elkarteak jasoko du aurten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!