Giro bikaina sortu da gaur ere Santamaña ermitaren inguruan. Ibilbideko azken metroak jendez bete dira eta korrilakariei ez zaizkie txalo eta animoak falta izan. Asteasuko herrigunetik abiatu dira eta bertan bi itzuli eman ondoren, Santamañarako bidea hartu dute. Ibai Makazaga oriotarra izan da azkarrena helmugan eta, emakumeen arteann Maria Ordoñez gailendu da. Eskualdeko korrikalari asko eta asko izan da bertan eta, asteasuarrek ere ez dute hutsik egin. Beñat Fernandez izan da herritarrik azkarrena gizonezkoen mailan, Amaia Otegi emakumeetan.
Korrikalari guztiak helmugaratu direnean, dutxa hartu eta ermitaren aurrealdean hamaiketako ederra egiteko aukera izan dute. Giro ederra sortu da bertan.
Gizonezkoak
- Ibai Makazaga, 29:04
- Axier Artola, 29:19
- Amets Aranberri, 29:35
Emakumezkoak
- Maria Ordoñez, 34:37
- Ane Iturria, 35:36
- Oihana Zubillaga, 36:24
Lehen asteasuarrak
- Gizonezkoa: Beñat Fernandez, 31:26
- Emakumezkoa: Amaia Otegi, 43:23