17:30ean hasita, aurpegiak margotu eta beldurrak idatziko dituzte eta, ondoren, hainbat tokitan ibiliko dira haurrak eskean "Ziria ala saria" dioten bitartean. 19:30tan kalejirari ekingo diote eta ondoren dantza emanaldia izango da. Jaiari amaiera emango diote iluntzeko 20:00tan, pintxoekin eta gaztain-jatearekin.