2015ean jarri zuten martxan Muskerraren Eguna, Asteasun. Literatura, Asteasu, eta bereziki Bernando Atxagak Obaban islatu zuen mundu-literarioa ditu ardatz. Bide luzea egin du dagoeneko ekimenak eta, urtero, gai zehatzen bati lotutako ekitaldiak antolatzen dituzte. Aurten, Gabriel Arestiren figuran sakonduko du ekimenak.
EGITARAUA
AZAROAK 30, LARUNBATA
18:30 Antzerkia: ‘Gabriel Arestirekin’.
Egileak: Kandido Uranga eta Inazio Tolosa.
ABENDUAK 1, IGANDEA
10:30 Muskerraren bidea. Benardo Atxagarekin Agiñazpitik ‘Asteasu eta Bilbo bertatik bertara daude’.
11:30 Iturriko apustua eta salda.
12:15 Gabriel Aresti Biografikoa. Eleberri grafikoaz solasaldia eta liburu sinadura Adur Larrearekin, Iturriondon.
13:30 Euskararen eguna. Euskararen eguneko ekitaldia, plazan.
17:00 Irudiak eta umorea. Hizketaldia Jose Antonio Azpilikuetarekin, Supermendikute bildumaren sinadura, udaletxean.
18:15 Hizketaldia. ‘Gabriel Aresti eta Juan San Martin aintzat hartuta’ udaletxean. Hizketan: Adur Larrea, Antxon Narbaiza eta Pedro Alberdi. Hizpidea ematen: Bernardo Atxaga.
Erreportaje osoa Aiurri 659 hamaboskarian irakurgai dago
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.