Indarkeria matxistak eraildako emakumeak izan dituzte gogoan Asteasun. Hainbat herritar gerturatu da plazara, ekitaldiarekin bat egitera. Eraildako emakumeen izen-abizenak ipini dituzte udaletxeko paretan eta, lore eskaintza egin dute, banan bana, haien izenak irakurtzen zituzten bitartean. Usarrabi abesbatzaren musika, Pello Errota eskolako ikasleen bertsoak eta indarkeriaren amaiera eskatzen duten hitzak entzun dira ekitaldian zehar.
aza 25 Asteasu