Segundo Montes Komunitatearen aldeko Kros Solidarioa, Asteasun

Aiurri 2024ko abe. 28a, 18:44

El Salbadorreko Segundo Montes Komunitatearen aldeko kros solidarioa egin dute gaur Asteasun. 16:00etan, txikienek eman diote hasiera kirol ekitaldiari eta, 16:30etan atera dira senior mailako korrikalariak. Giro ederrean joan da arratsaldea.

Gaztetxoak izan dira lehenak korrika saioa egiten. Aratz Ruiz eta Jare Imaz izan dira azkarrenak txikienen mailan;  Ekain Epentza eta Uxuri Landaberea, alebinen mailan. Infantil mailan Aritz Hermida izan da garaile.

Kadete mailan, Maddi eta Irati Tejeria elkarrekin helmugaratu dira, lehen postuan. Eta jubenil mailan Oier Tejeria izan da garaile.

Helduen mailan, Xabier Sanchez idiazabaldarra izan da garaile gizonezkoen mailan, emakumeen mailan berriz NAgore Azkue helmugaratu da lehen postuan.

Arratsalde ederra pasa dute bertaratu direnek. Sari zozketa ere egin dute, ekitaldiari amaiera emateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!