Marka saiakera, eguerdian hasita

Aiurri 2024ko abe. 31a, 07:00

Asteasu Herri Kirolen hiriburu bilakatu da Gabonetan. Eta, gaurkoan, bereziki bi hitzordu nagusi izango dira: Eguerdian, marka saiakera txingarekin. Bazkalostean, aizkolariak eta harri-jasotzaileak.

Marka saiakera

Agiñazpi baserritik udaletxearen atzealderaino txingak lurrean utzi gabe egin beharko du saiakera Kerman Perez De Heredia arabarrak. Eskarmentu handikoa da jarduera horretan, marka askoren jabe baita. Afitxan argi ageri da zein den urte zaharreko desafioa.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!