San Pedro jaiak antolatzeko bilera, urtarrilaren 31n

Aiurri 2025ko urt. 24a, 10:24

Urtarrilaren 16an egin zuten San Pedroak antolatzeko lehen bilera eta, datorren ostiralerako finkatu zuten hurrengo hitzordua. Hogei lagun inguru bildu zen lehen bileran eta 2025eko San Pedro jaietako egunen antolaketa adostu zuten. Lehen bileran, larunbat gaueko kontzertutarako taldeak eta ostiraleko erromeria aukeratu zituzten.Hurrengo hitzordua, urtarrilaren 31n arratsaldeko 19:00etan izango dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!