Santa Ageda bezperako erronda

Pello Errotako ikasleak Goi Bailaran kantari

Xabier Lasa 2025ko ots. 4a, 13:19

Pello Errota Herri Eskolako LH 5 eta 6ko ikasleek, beren irakasleekin batera, Goi Bailaran ederki asko zabaldu dituzte Santa Ageda bezperako koplak, goiz partean. Honako baserri eta etxe atarietan aritu dira, besteak beste: Intsusa Berri, Arrizuriaga, Etxebitarte, Amenabar, Almitz Zuri, Olarrea Goikoa, Maxustategi Berri, eta, Lizola Goena. Argazki-sorta eta bideoak, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!