Santa Agedaren ohitura zaharrari eutsi diote Asteasuko kantu zaleek, Usarrabi abesbatzak bultzatuta. Herriko plazan jarri dute hitzordua, eta kantuz kantu, Erreka bailarara abiatu dira. Besteak beste, Erreitzu baserrian, bertako Tere Manterola etxekoandreak ongi etorria egin die abeslariei. Honatx, argazki-sorta eta bideoa: