Gipuzkoako pilota egokituko txapelketako saioa Asteasun, martxoaren 15ean

Ainhoa Gil 2025ko mar. 6a, 11:44

Martxan da Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko XV. txapelketa eta datorren martxoaren 15ean Asteasuko Usarrabi pilotalekuan jokatuko da hirugarren jardunaldia. Bertan, adimen urritasuna duten pilotariek, eta urritasun fisikoa dutenek jokatuko dute.

Jardunaldiko azken partida,  adimen urritasun duten pilotarien kategoriko buruz buruko finala izango da. Iraitz Huegun eta Eneko Sagarmendi pilotariek lortu dute finalerako txartela, eta bien arteko partida izango da ikusgai. 
 
10:00etan hasiko dira norgehiagokak, Usarrabi pilotalekuan eta guztira zazpi partida izango dira ikusgai. Jardunaldia amaitzean sari-banaketa egingo da Asteasuko alkatearekin eta Gipuzkoako euskal pilota Federazioko eta kirol egokituen federazioko ordezkariekin.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!