Bete-betea dator asteburua Asteasura

Aiurri 2025eko martxoaren 14a

Martxoko hirugarren asteburua ekitaldiz beteta dator. Larunbatean, Ozenki Otxoteak kontzertua eskainiko du Santa Kruz ermitan eta, igandean, Anttine Trail lasterketa ospatuko da, Iturriotzetik Hernioko tontorrera.

Larunbatean, iluntzeko 20:00etan hasiko da Ozenki Otxotearen saioa, Elizmendiko Santa Kruz ermitan. Les Luthiers-i omen egiteko zenbait kantu eskainiko dituzte, eta baita euskal kantak ere.

Igandean, 10:00etan hasiko dira korrikalariak Iturriotzeko maldan gora korrika. Erlojuaren aurka arituko dira, eta Hernioko tontorrerainoko bidea egin beharko dute. Lasterketa amaituta, Zelatunen egingo dute sari-banaketa ekitaldia eta, erromeria ere izango da bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!