Leire Elolak eta Axier Artolak irabazi dute Anttine kronoigoera

Xabier Lasa 2025ko mar. 16a, 20:15

71 korrikalari irten dira guztira, eta nahiz eta kirola egiteko tenperatura egokia zabaldu goizean goiz, erlojuari ez ezik elurrari, eta batez ere, lokatz irristakorrari ere egin behar izan die aurre gogotik, Hernioko tontorrera iristeko. Argazki-sorta eta lau bideo (zenbait korrikalarien azken metroak Hernion, sari-emate ekitaldia, musikarien saioa eta antolatzaileen balorazioa), ikusgai:

Emakumezkoetan, hona lehen hiru sailkatuak:

1.- Leire Elola (32.36).

2.- Ane Iturria (33.23).

2.- Yashira Navas (35.19).

 

Gizonezkoetan, berriz:

1.- Axier Artola (25.44).

2.- Oier Etxeberria (26.25).

3.- Aner Arozena (26.32).

Sailkapen osoa, kirolprobak.com helbidean, hemen.

Zelatunen egin dute sari-ematea. Bertan, Karlos Aizpitarte, Mattin Aizpitarte eta Xabi Malbadi musikariek girotu dute ekitaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!