Ximonen jaitsierarekin hasi dira Elizmendiko jaiak

Aiurri 2025ko mai. 3a, 21:40

Arratsaldeko 16:00etan lehertu da Elizmendiko jaien hasiera iragarri duen txupina. Ohi bezala, Ximonek elizako bere ohiko kokalekua utzi du, eta plazara jaitsi da, festa giroa zabaltzeko asmoz. Goxoki bilketan gozatu dute txikiek eta jarraian, buruhandiak atera dira auzora.

Auzoan barrena kalejira egin dute soinu eta panderoen doinuek lagunduta eta, eguraldi bikainarekin, jai giroa sortu da Elizmendin. Ekitaldiz blai etorri da jaietako lehen eguna.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!