Slackline ikusgarria, Elizmendiko Santa Krutz jaietako aurtengo berrikuntza

Aiurri 2025ko mai. 3a, 22:04

Oreka ariketa ikusgarriekin gozatu ahal izan dute gaur Elizmendira gerturatu direnek. Tolosako Oreka taldeko kideek slackline-a jarri dute Asteasuko elizatik garabi batera. 100 metroko luzera zuen kableak eta 42 metroko altuera. Ariketa ikusgarriak egin dituzte kirolariek. Elizaren aurrealdean oreka mantentzen ikasteko slackline txikiagoak jarri dituzte. Haurrek zein helduek, gozatua hartu dute bertan.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!