Maite Iraola omendu dute Asteasun

Aiurri 2025ko mai. 4a, 18:23

Berrogei urte egin ditu Maite Iraola asteasuarrak udaleko kultur teknikari lanetan. Liburutegia zuzentzen, herriko festak antolatzen, hainbat ekitaldi bideratzen... aritu da urte guzti hauetan. Erretiroa hartzeko garaia iritsita, herrikideen omenaldia jaso du gaur Elizmendiko jaietan.

Egungo eta lehengo udal ordezkariak elkartu dira omenaldirako eta bertsoa ere abestu diote. Pozik eta eskertuta agertu da Maite eta bere ibilbidearen errepasoa egiten hasita, urteotan herritarrekin izandako harreman estua azpiamarratu du guztiaren gainetik.

Urtebetetzea ere badu gaur Maite Iraolak eta, Elizmendin bildutakoek Zorionak zuri abestu diote. Omenaldi goxoa izan da gaur eguerdian Elizmendin bizitutakoa.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!