Toka txapelketak itxi du gaur goizeko egitaraua Elizmendiko jaietan. Haur eta heldu, parte-hartze handia izan ohi du ekitaldiak, eta hala izan da aurten ere. Goiza borobilduta, arratsalderako indarrak biltzera joan dira auzotarrak. Iluntzean igoko dute Ximon kanpandorrera, hurrengo urtera arte.