Ekitaldia Udal ordezkariek eta Mundu bat Asteasun ekimeneko kideek bideratu zuten. Aurkezpenak egin eta gero, Asteasuk eskaintzen dituen hainbat zerbitzuren berri eman zuten.
Aniztasuna lanketagai, azken urteotan
Asteasun lan handia egiten ari dira aniztasuna eta kulturartekotasuna uztartzen. Tailerrak, bilerak, azoka gastronomikoak... urteak daramatzate jatorri ugariko asteasuarrak elkar ezagutzeko lanetan. Atzokoan ongi etorri ekitaldia izan zen udalerrira iritsi berri diren hainbatentzat.