Ekainaren 14an zabalduko da Asteasuko igerilekua

Aiurri 2025ko mai. 29a, 10:01

Ekainaren 14tik irailaren 7ra egongo da zabalik Asteasuko udal igerilekua. 11:00etan zabalduko ditu ateak eta iluntzeko 20:00etan itxi. Ekainaren 2an zabalduko da abonuak eskatzeko epea asteasuarrentzat eta, gainerako herrietakoek ekainaren 9tik aurrera izango dute horretarako aukera

 

Prozesua egiteko, eskaera orria behar bezala beteta aurkeztu beharko da —www.asteasu.eus webgunean eskuragarri—, eta aurreko urteko txartelak ere ekarri beharko dira. Ordainketa unean bertan egin beharko da, eskudirutan, txartel bidez edo Kutxabanken kontu korrontean egindako diru-sarreraren egiaztagiria aurkeztuta.

Prezioei dagokienez, 0-3 urteko haurrek doako sarrera izango dute, eta helduen denboraldiko abonua 79 eurotan ezarri da. Familia-abonuek tarifa ezberdinak izango dituzte seme-alaba kopuruaren eta familien egituraren arabera. Bestalde, aurreko urteko txartela galdu dutenek 5 euro ordaindu beharko dituzte berria eskuratzeko.

Udalak gogorarazten du familia-abonurako, seme-alaben adina egiaztatzeko familia-liburua edo elkarbizitza ziurtagiria aurkeztu beharko dela, eta 16 urtetik gorakoak heldutzat hartuko direla unitate familiarretik kanpo, familia ugarien kasua izan ezik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!