Asteasuarrek garbi utzi nahi dute euren herrian ez dela inolako erasorik onartuko. Jaiak hurbiltzen ari dira eta, festa giro arduratsuaren aldeko apustua zabaldu nahi dute. Errespetua eta elkarbizitza osasuntsua irudikatuko dituen argazkia ateratzeko deia zabaldu berri dute. Ostiralean arratsaldeko19:00etan finkatu dute hitzordua, herriko plazan.