Usarrabi jolas parkea

Aiurri 2025ko eka. 28a, 12:24

Gaurko egunez, pilotalekua izateari utzi eta jolas parke bilakatu da Usarrabi pilotalekua. Are gehiago, eguzkitik aldentzeko babesleku bilakatu da. Eguerdi aldera, txiki eta gaztetxo ugari zebilen hainbat jolasetan murgilduta. Puzgarriez, jolasez eta errealitate birtualean oinarrituko jokuez gozatzeko aukera dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!