Santamañako kros igoera, datorren igandean

Aiurri 2025ko uzt. 7a, 08:20

Lasterkaria, helmugara iristen

Asteasuko plazatik abiatu eta, herrigunean barrena bi itzuli eman ondoren, Santa Marina ermitarako bidea hartzen dute korrikalariek. Parte-hartze handia izaten du kirol probak eta, maitea dute eskualdeko korrikalariek. 10:30etan hasiko da krosa. 

Zazpi kilometro inguruko ibilbidea egin behar izaten dute parte-hartzaileek. Bide bazterretara gerturatu ohi dira zaletuak eta, Santa Marina ermitaren inguruan ere zaletu asko izaten da parte-hartzaileei txalotzeko. Jaien atarian, giro bikaina sortzen da bertan. Hamaiketakoa ere eskaintzen zaie bertaratzen direnei eta, sari-banaketa ekitaldiaren amaieran, oparien zozketa egiten dute parte-hartzaile guztien artean. 

Inskripzioa dagoeneko zabalik dago rockthesport.com webgunean. 7 euro ordaindu beharko da izena emateko. Informazio gehiago behar izanez gero: 630 291 248.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!