Goizeko lehen orduetatik nabari zen giro berezia Santamañako auzoan. Hamaiketako goxo batekin eman diote ongietorria festari auzotarrek, eta ondoren, txupinazoarekin batera, bertsolariek, trikitilariek eta pandero-jotzaileek alaitu dute plaza. Herri kirolen erakustaldia ere izan da goizeko ekitaldien artean, eta herriko gazteek hartu dute parte.