Santamañako jaiak 2025

Festa guztietan ezinbestekoak diren sukaldariak hartu zituzten gogoan

aiurri 2025ko uzt. 19a, 08:03

Ederki asko girotu zuten Santamañako bazkaria Izer, Alabier eta Laja II trikitilariek eta Jexux Mari Irazu eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariek. Bi bertsolariek, sukaldari boluntarioak hartu zituzten gogoan, bertso-aldi batean (bideoz, ikusgai behean). 

Argazki-galeriako lehenbiziko argazkian, atzo jo ta su etengabe aritu ziren sukaldari eta zerbitzarietako batzuk ageri dira: Nerea Txapartegi, Arkaitz Etxarri, Josune Aizpurua, Josu Omeñaka, Eneko Agirre eta Enaitz Agirrezabal. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!