Santamañako jaiak 2025

Erromeri ibiltari jendetsua eta alaitsua egin zuten Santamañako jaietan

aiurri 2025ko uzt. 19a, 08:13

Egundoko festa giroan egin zuten erromeri ibiltaria bilakatzen den kalejira. Lau geldialdi egin zituzten festa zaleek, ohi dutenez: Andazarrate, Almitz Txuri, Olarrea Goikoa eta Santamaña. Izer, Alabier eta Laja II trikitilariak eta Jexux Mari Irazu eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak izan zituzten bidelagun. Argazki-sorta eta bideoa (behean), ikusgai: 

Almitz Txuri etxeko atarian, Josune Aburuza, Maribel Aizpurua, Maria Pilar Uria, Bittori Albeniz eta Arantxa Ezimendik harrera bero egin zieten kalejirako parte-hartzaileei. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!