Goizean ume jolasek girotu dute plaza eta eguerdian herri bazkariak jende ugari bildu du. Arratsaldean bertsolari saioa izango da eta gauean trikitixak girotuko du auzoa.
Bihar festen jarraipena izango da. Meza eta hamaiketakoa izango dira goizean eta arratsaldean harri-tira saioa egingo da, gazteek antolatuta.