Dantza ikuskizuna, igandean Larraulen

Aiurri 2025ko ira. 12a, 10:56

Node dantza konpainiak Basandere ikuskizuna eskainiko du igande honetan Larraulen. 12:00etarako iragarri dute dantza saioa, San Esteban plazan. 

NODEko kideek euren azken lanetako bat ekarriko dute; "Basandere".

Basajaunari lotutako izaki mitologikoan oinarritua dago ikuskizuna. Dantzaren bidez, Basandere, Basajaunaren aldean, mendekati eta lizun gisa deskribatua, naturaren indar indartsu gisa berrinterpretatzen da. Gure historia mitologikoa bilatzen eta aztertzen duen pieza eszenikoa da, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!