Pello Errota Bertsolari Txapelketako finala, ostiralean

Aiurri 2025ko urr. 16a, 11:58

Ostiral iluntzean ospatuko da Pello Errota Bertsolari txapelketako finala, Asteasuko Itturriondo jatetxean. Hauexek izango dira lau bertsolari protagonistak: Agin Laburu, Ekhiñe Zapiain, Etxahun Lekue eta Maddalen Arzallus. Igotz Alkorta zizurkildarra arituko da gai-jartzaile lanetan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!