Kulturartekotasunaren festa ospatzen ari dira Asteasun

Ainhoa Gil 2025eko azaroaren 9a

Jatorri ezberdinetako asteasuarrak festa giroan murgilduta dabiltza gaur. Azken hilatetan gerturatu direnei harrera egin diete 10:30etan eta, 11:30etan piztu da festa giroa plazan. Mundu bat Asteasun ekimeneko kideek eta Udal ordezkariek eman diote hasiera. Herrialde ezberdinetako jakien postuak jarri dituzte plazan. Dantza saioa eta musika emanaldia izango dituzte egunean zehar.

Jende asko gerturatu da Asteasuko plazara. Jakiak dastatuz eta elkarrekin hitz eginez, elkar-ezagutza sustatzea da helburu nagusia. 

Urte osoan zehar lantzen dute Asteasun jatorri anitzetako herritarrei harrera egokia egin eta elkarbizitza sustatzeko ekimena. Kulturartekotasunaren festa izaten da lanketa horrek lekuko.

Giro bikaina sortu da gaur Asteasuko plazan. Eguraldia lagun, jende asko gerturatu da ekitaldira. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!