"Zerua lapurtu dute" Asteasura iristear da

Aiurri 2025eko azaroaren 17a

Azaroaren 21ean, ostiralarekin, “Zerua lapurtu dute” ikuskizunaren estreinaldiarekin abiatuko da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen abentura berria Eskoriatzan. Azaroaren 30ean Asteasun ariko dira, goizeko 11:00tan hasita.

“Zerua lapurtu dute” saioan Birtxi farozainaren pertsonaia izango dute pailazoek bidelagun. Virginia Garciak, Aranzadiko astronomia saileko dibulgatzaileak eman dio arima pertsonaia honi, eta beraren laguntzaz zeruko sekretuak deskubrituko dituzte sudurgorriek eta abesti berriak entzun eta dantzatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. 

Ikuskizunak argi kutsadura, pantailen erabilera, unibertsoaren altxorrak ezagutzea eta natura zaintzearen garrantzia azaleratzea du helburu, modu dinamiko eta erakargarri batean.

Aktore taldea                     

  • Porrotx – Joxemari Agirretxe Kerexeta
  • Marimotots – Mertxe Rodriguez Serrano
  • Pupu – Izaskun Forcada Pascual
  • Lore – Joanes Echeveste Bernet
  • Birtxi – Oihana Sanchez Artieda

SINOPSIA:

“Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore arduratuta daude  izarrik ikusten ez dutelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute? Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko! Etorri nahi?”

 

Kantu-sorta berria

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!