A25 | Eskualdea

Feminismoaren alde eta arrazakeriaren aurka lerratzeko dei egin du Asteasuko emakume taldeak

Aiurri 2025eko azaroaren 26a

Arratsaldeko 18:30ean ekitaldia antolatu zuen Asteasuko emakume taldeak, indarkeria matxistak eragindako biktimak gogoan hartzeko. 

"Lerratzeko exijitzen dugu feminismoaren alde eta arrazakeriaren kontra. Justizia feministaren alde eta erasoen kontra borrokarako sare eta aliantzen alde, egiturak apurtzearen alde, Zapaltzen gaituzten egituren kontra, ez dago erdibiderik. Beraz, badakizu zer egin behar duzun zuk ere: lerratu. Gora borroka feminista!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!