Asteasun “Euskarari buruzko hausnarkezkak” solasaldia izan dute Euskararen Egunaren harira. Parte-hartzaileen artean izan dira Xabier Usabiaga aurkezlea, eta Xabi Etxaniz eta Mila Iztueta irakasleak; moderatzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre aritu da. Besteak beste, euskararen gaur egungo egoeraz eta etorkizunerako gakoez jardun dute.