Gabonak Aiztondo 2025

Asteasuko kros solidarioa, abenduaren 27an

Aiurri 2025eko abenduaren 17a

Abenduaren 27an egingo den ekimen honek kirola, elkartasuna eta komunitatea uztartzen ditu, El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen alde. Adin guztietarako distantziak antolatu dituzte, haur zein helduek parte hartu ahal izateko. Ez da lehiaketa hutsa: elkarrekin korrika egin eta laguntzea da helburua. Egunean bertan egingo da izen-ematea, 15:30etatik 16:15etara.

 

Txikienek emango diote hasiera korrika saio solidarioari. Izan ere, 2016 urtetik aurrera jaiotako haurrek, 500 metroko ibilbidea beteko baitute, 16:00etan hasita. 

2012 eta 2015 urteen artean jaiotako gaztetxoek 2 kilometroko ibilbidea egingo dute, 16:10etan hasita.

16:15etan, itzuli solidarioa egingo da eta 16:30etatik aurrera, kadeteak (2010-2011), jubenilak eta senior mailako korrikalariak aterako dira. 6 kilometroko ibilbidea izango dute azken hauek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!