Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera lehiari, Asteasuko pilotalekuan.

Euskadiko Harri Handien Txapelketa jokatuko da igande honetan Asteasuko Usarrabi pilotalekuan. Jokin Eizmendi, Sergio Mielgo eta Gari Garmendia arituko dira nor baino nor. Azken hau da aurtengo Gipuzkoako txapelduna, Zizurkilen joan zen azaroan lortutako garaipenari esker. Txapelketaz gain, Estefania Etxebesteren marka ahalegina ere ikusgai izango da Asteasun, harri errektangularrarekin.
Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera lehiari, Asteasuko pilotalekuan.
