Giro ederra, Asteasuko kros solidarioan

Ainhoa Gil 2025eko abenduaren 27a

Laurogei parte-hartzailetik gora izan ditu Asteasuko kros solidarioak eta giro polita sortu da haren inguruan.  El Salvadorreko Segundo Montes komunitateko gazteen hezkuntzarako bideratzen dute izen-emateetatik lortutako dirua.

Haurrak izan dira korrika saioa egiten lehenak. 16:00etan hasita, herrigunean barrena egin dute euren lasterketa. Peru Aierdi eta Noa Lasa izan dira helmugan azkarrenak. 

Infantil mailan, Kemen aranburu izan da azkarrena eta kadeteen artean, Endika Jimenezek lortu du garaipena. Jubenil mailan Irati Tejeria gailendu da eta, helduen mailan, Urko Arizeta eta Eneritz Iraola izan dira azkarrenak. 

Sei kilometroko ibilbidea egin dute senior eta jubenil mailako korrikalariek, lau kilometro kadete mailakoek, 2 kilometrokoa infantil mailakoak eta, ibilbide laburragoa txikienek. 

Eguraldi ederra izan dute korrikarako, ateri eta freskoa. Sari-banaketa amaituta, oparien zozketa egin dute. Eta ondoren, pintxo goxoa dastatu ahal izan dute parte-hartzaile guztiek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!