Euripean eta lokatz artean ospatu da Asteasuko eskolarteko MTB proba

Ainhoa Gil 2026ko urtarrilaren 17a

Partaidetza handia izan du gaur arratsaldean Asteasun ospatu den eskolarteko MTB lasterketak. Elizmendiko zirkuituan barrena ibili dira txirrindulari gazteak, euripean eta ibilbide lokaztuarekin. Giro polita sortu da kirol probaren inguruan.

Benjamin, alebin eta infantil mailako lasterketak jokatu dira Asteasuko Elizmendi auzoan. Parte-hartze handia izan du probak, eta ikuskizun polita eskaini dute txirrindulari gazteek. 

Arratsaldeko 15:00etan eman zaio hasiera MTB lasterketari. Ordurako, hamarnaka ziren Elizmendi inguruan beroketa lanak egiten ari ziren txirrindulariak. Auzoa txirrindularitza zaletuz bete da gaur arratsaldean. 

Proba guztiak amaitutakoan, sari-banaketa ekitaldia egin dute Elizmendiko plazan. Hauexek izan dira maila bakoitzeko lehen bi sailkatuak 

Benjamin neskak:

1. Araiz Martin

2. Arixen Igartua

Benjamin mutilak:

1. Aieko Azpilgain

2. Etxahun Jimenez

Alebin neskak:

1. Arhane Zubelzu

2. Xune Fernandez

Alebin mutilak:

1. Gari Ormaetxea.

2. Eneko Telleria.

Infatil neskak:

1. Lizar Zubeltzu.

2. Amaia Agirre.

Infantil mutilak:

1. Jon Salaberria

2. Iker Aranburu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!