Joxe Angel Sarasolak aurkeztu du Pello Errotako irakasleek, ikasleek eta bertako guraso elkarteak antolatu duten kirol saio ikusgarria.
Hona zein kiroletan trebatu dira ikasleak, Usarrabi frontoian: beroketa ariketak, sega, harria jasotzen, esku pilotan, aerobica, xakea, estropadak, eta, surf akademia. Irakasleek bere ekarpen umoretsua egin dute, igeriketa sinkronizatuarekin.
Gurasoek ere ez dute ikusle soil izan nahi Usarrabin; horrela, bi talde osatu, eta soka-tiran lehiatu dira.
Ikuskizunaren barrena, pregoia ere irakurri duten ikasleek, asteasuarri inauteriak ospatzera gonbidatuz.