Indarkeria matxista kasuren bat gertatzen denean eman beharreko erantzunaren inguruko hausnarketa eginez hasi dute arratsaldea Tolosaldeko emakumeek.
19:00etan, plazara gerturatu dira Martxoak 8ren inguruko aldarrikapenak lau haizetara zabaltzeko. Jende asko gerturatu da plazara. Bertan, gauzatu dute 'Liburu zuria'ren eskualdatzea. Berastegiko talde feministako kideek izan dute urte osoz liburu zuria eta, Asteasuko kideei ekarri diete. Urtean zehar gauzatzen diren ekitaldien bilduma jasoko dute bertan.