Kantujira egin dute Asteasun gaur eguerdian

Ainhoa Gil 2026ko martxoaren 22a

Asteasu, Basauri eta Sopelako kantariak elkartu dira gaur, kantujira egiteko. Eguerdiko 12:00ak pasatxotan elkartu dira Aitzondo elkartean, guztiok batera kantu eta musika artean murgiltzeko.

Hamaiketako eginez eman diote hasiera hitzorduari. Topa egin, eta kantuan hasi dira hiru taldeetako kideak, musikarien doinuez lagunduta. Giro ederra sortu dute eta ikusmina piztu dute Aitzondo elkartearen inguruan zebiltzan herritarren artean.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!