Zabalik da Asteasuko udalekuetako begirale izateko izen-ematea

Aiurri 2026ko martxoaren 31

Asteasuko udaleku ireki eta udaleko parte-hartzaileetako begirale izateko izen-ematea zabalik egongo da apirilaren 17ra arte. Udaletxean eta kultur etxean daude eskuragarri inprimakiak eta bertan utzi ahal izango dira inprimaki osatua eta dokumentazioa.

Ekainaren 5 eta 6an prestakuntza saioak eskainiko zaizkie hautatuei, eta derrigorrezkoa izango da horietan parte hartzea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!