Goiz osoko ekitaldia izan da herrien arteko topaketa. Eskolarteko pilotariek eman diote hasiera egunari eta, eguerdia bitarte, hainbat partida jokatu dituzte. 25 minutuko norgehiagokak izan dira guztiak, eta denbora tarte horretan ahalik eta tantorik gehien egitea zen helburua.
Hutsun taldeko txalapartariak eta Julio Sotoren bertsoak ere izan dira goizean zehar eta eguerdian, elkarrekin bazkaltzeko elkartu dira guztiak.