Jaitsi da Ximon Elizmendira

Atzo hasi zituzten Santakrutzak Asteasuko Elizmendin. Ximonen jaitsierarekin eman zioten hasiera festari, eta herriko trikitilariek alaitu zuten giroa. Ondoren, haur jolasak eta mus txapelketa egin zituzten; herritar ugari bildu zen lehen eguneko egitarauaz gozatzera.

Gaur ere jarraipena izango dute Santakrutzek Elizmendin, iluntzera arteko egitarauarekin:

  • 10:30 Herri kirolak, haur eta gaztetxoentzat
  • 11:00 Meza Santa Kruz ermitan
    Ondoren Hamaiketakoa
    Toka txapelketa
  • 17:00 Herri kirol erakustaldia: aizkolariak (Nerea Arruti eta Oihana Fernandez de Barrena) eta harri jasotzaileak (Estefi Etxebeste eta Olaia Esnaola)
    Jarraian Buruhandiak
    Ondoren Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak
  • 19:00 Ximonen igoera eta jaien amaiera

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!